Encabezado








BANDA ZABAL ULTRALASTERRAREN (NGA) EUSKAL BEHATOKIA





POPULAZIO UNITATEAREN KONEKTIBITATEAREN EGOERA HEMEN

Populazio Unitateak


17/12/2018

Informe





Behatokia hauek babesten dute:
observatorio

Edukien taula



1. Aurrekariak

2. Kokapenen mapa Informazio Geografikoko Sisteman (GIS)

3. NGA Banda Zabalaren konektibitatearen egoera populazio unitate(et)an

4. Banda Zabal Ultralasterreko sareak Hedatzeko Estatuak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek dituzten Laguntza Programak

5. Inguruko beste ekintza interesgarri batzuk

6. Euskadin Banda Zabala Hedatzeko Planaren (BZHP) erakunde kudeatzaileak Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak

7. Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia. Harremanak

8. Baldintzak eta definizioak (ESP, Gune Zuriak, Banda Zabal Ultralasterra-NGA, etab.)

1. Aurrekariak


2016ko martxoan Euskadiko 2020 Agenda Digital berria onartu ondoren (aurrerantzean AD@2020), euskal erakundeek apustu garbia egin dute edozein populazio gunetan bizi diren pertsonen eta bertan kokatuta dauden enpresen konektibitatea hobetzearen alde, gune horien biztanle kopurua eta dimentsioa edozein dela ere.


AD@2020 formulatzeko, lau jarduera ardatz hartu dira kontuan: batetik, merkatu globalizatuan jarduten duten enpresei buruzkoa; bigarrenik, gizarte lehiakor eta aktibo baten eraikuntzari buruzkoa; hirugarrenik, ingurune digitalean ari diren administrazioak prest jartzeari buruzkoa eta, azkenik, lurralde adimendun eta kohesionatua lortzeari buruzkoa. Helburu horietara ahalik eta baldintzarik onenetan iristeko, ezinbestekoa da erakundeen eta departamentuen arteko lankidetza, eta AD@2020 60 egitasmo baino gehiago zabaltzen ari da, premia komun batekin, hau da, zentro publikoetan, enpresetan eta etxeetan konektibitatea hobetzeko premiarekin, Euskadi “lurralde adimendun” gisa sendotu ahal izateko.


Konektibitatea hobetzeko ildo horretan, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiekin eta beste administrazio batzuekin elkarlanean, hainbat jarduera estrategiko garatzen ari da euskal ekonomiaren eta industriaren lehiakortasuna areagotzen laguntzeko, eta gutxi-asko populatutako populazio guneetan bizi diren pertsonei konektibitaterako sarbidea edukitzeko aukera berdinak izaten laguntzeko. Hauek dira jarduera horiek:



Ahalegina indartzen jarraitu behar da, belaunaldi berriko teknologiak gero eta gehiago erabiltzen direlako, eta banda zabala hedatu egin behar delako bai metaketa industriala dagoen guneetara, bai eskaera txikiagoko eremuetara, esaterako, landa eremuetara eta iristen zailak diren lekuetara. Testuinguru horretan, beraz, irtenbide berrietara eta anbizio berrietara jo behar dugu ezinbestez.


Duela urte batzuk Europar Batzordeak hainbat helburu planteatu zituen jada 2020 horizonterako “Europako Agenda Digitalaren” barruan, eta bertan hau ezartzen zen:



Azpimarragarria da ikustea Europar Batzordean azkenaldiko politika erregionalen jarraibideetan politika publikoetatik belaunaldiko berriko azpiegiturak garatzea bultzatzeko ekintzak egiteko aukera sartu eta sustatu dutela, esaterako, EBren Direktibak banda zabaleko sareak azkar hedatzeko laguntza estatalei buruzko arauak aplikatzeko, 2013-01-26ko DOUE C 25, edota jarduera horiek –estrategikoki interesgarriak direla diote– Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko UE 651/2014 Erregelamenduan sartu direla, zeinaren bitartez adierazten den hainbat laguntza kategoria bateragarriak direla barne merkatuarekin, 2014-06-26ko DOUE L 187 Tratatuaren 107 eta 108 artikuluak aplikatuz


Edonola ere, ez da ahaztu behar sektorea liberalizatuta dagoela eta, ondorioz, telekomunikazioen merkatuan dauden arauei erreparatu behar zaiela.


Horrenbestez, gaur egun beharrezkotzat jotzen da herritarrak Internet konexio azkarra eta segurua edukitzeko duen eskubideaz baliatu ahal izatea eguneroko lanak edo administrazioko izapideak egiteko, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, ezartzen duen bitarteko elektrikoen erabilera dela eta.


Elementu horiek guztiak ikusita, badirudi egokia dela gaia birplanteatzea eta ekintza publiko irmoa abiaraztea, beharrezko konektibitate mailak lortu ahal izateko, Europako Agenda Digitalaren helburuei jarraituz, operadoreek hedatzeko duten gaitasunean oinarrituta eta, azkenik, gizarte osoari erabilgarritasuna segurtatzeko, prezio eskuragarrietan.


Gogoratu behar da gaur egun maiatzaren 9ko 9/2014 Legeak, Telekomunikazioei buruzkoak, sektorearen arau esparrua finkatzen duela, non komunikazio sare elektronikoen hedapenari lotutako jarduerak arautzen baitira, kontrol prozedurak azkartzeko aukera ematen duten kasu batzuk aintzat hartuta. Legean, halaber, udalerri bakoitzean hedapen lanak gauzatzea errazteko eta sustatzeko neurriak ezartzen dira, une oro jabari publiko eta pribatuko lurzoruak, hiri lurzoruak, lurzoru urbanizagarriak eta ez-urbanizagarriak, babespeko natura guneak, ondare historiko artistikoa eta beste gune batzuk egoki okupatzea eta erabiltzea zainduta, Legearen II. kapituluan jasotzen den moduan.


Zentzu horretan, halaber, Tokiko Administrazioek funtsezko zeregina dute belaunaldi berriko telekomunikazioko azpiegitura berriak hedatzeko operadoreek udalerrietan egiten dituzten lanak dinamizatzen eta erakargarri egiten, interes orokorreko zerbitzuei eusten dieten sareak (9/2014 Legearen 2. artikulua) oinarrizko ekipamendu gisa sortzea errazten eta bultzatzen baitute (9/2014 Legearen 34.2 artikulua).


Era berean, irailaren 9ko 330/2016 Errege Dekretuak, abiadura handiko komunikazio sareak hedatzeko lanen kostua murrizteko neurriei buruzkoak, hainbat neurri ezartzen ditu jada existitzen diren eta sare horiek hartzeko moduan dauden azpiegiturak erabiltzeko, hedapenak errazteko eta azkarrago eta merkeago egiteko oso tresna eraginkortzat hartuta. Horrela, erabiltzeko moduko elementuak dira: Zutoinak eta aireko lineak (argiteria publikoa), udal hoditeriak (argia, saneamendu sarea edo eraikin publikoen arteko kanalizazioak); eraikin publikoak eta beste azpiegitura batzuk, hala nola ur deposituak; eta telekomunikazioko azpiegiturak, 9/2014 Legearen 36. artikuluan ezarritakoaren arabera. Tokiko administrazioek beren azpiegituretara sartzeko zentzuzko eskaerei erantzun eta negoziatu beharko dituzte, bidezko eta arrazoizko baldintzetan, eta erabiltzeagatik tasak aplikatu ahal izango dituzte (330/2016 Errege Dekretuaren 4. artikulua), horretarako oso lagungarria izanik udal azpiegituren inbentario bat edukitzea.


2. Kokapenen mapa Informazio Geografikoko Sisteman (GIS).


Populazio unitateak + barreiatuak:




3. NGA Banda Zabalaren konektibitatearen egoera udalerriko populazio unitate(et)an


Populazio Unitatea Populazio Unit. Kodea Biztanleak Etxebizitzak Banda Zab. egoera Laguntzaren onur. Hedatzeko azken eguna Estaldura konpro. Eskatutako gutxieneko banda zabalera Proposatutako Teknologia Lur. Hist. Eskualdea / Kuadrilla Udalerria


Hau ulertuta:



4. Banda Zabal Ultralasterreko sareak Hedatzeko Estatuak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek dituzten Laguntza Programak.


Laguntza programa: BZHP (Banda Zabal Ultralasterra Hedatzeko Plana)


Estatuko BZHP:



Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako BZHP:





5. Inguruko beste ekintza interesgarri batzuk


Eusko Jaurlaritzak Udalerrian kudeatutako Interneteko konexio guneak


Gobernuak 100Mb-ko konexioa bultzatu zuen aztertutako Udalerrietan berak kudeatzen dituen eraikin guztietan.


Udalerri bakoitzean erabilgarri dauden eta NGA sareak hedatzeko lanetan Telekomunikazioen Operadoreek erabili ditzaketen azpiegituren gaineko informazio garrantzitsuaren bilketa


Beharrezkoa izango da Operadoreek xede diren gune zurietara beren sare nagusia eramateko eta sarbide sarea hedatzeko erabilgarri izango dituzten azpiegituren inbentarioak edukitzea. Hodien inbentarioa, batez ere, “Udal eremukoena”: Kanalizazioak, zutoinak, argiteriak, saneamendua, etab.



6. Euskadin Banda Zabala Hedatzeko Planaren erakunde kudeatzaileak (BZHP). Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak.


Encabezado

ERAKUNDEA ZUZENDARITZAK
EUSKO JAURLARITZA
-Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
- Landa eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzend.
- Informatikako eta Telekomunikazioetako Zuzend.

DARABAKO FORU ALDUNDIA
- Lurralde Orekako Zuzend.
- Ekonomiaren Garapeneko Zuzend.
- Araba Garapen Agentzia.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
- Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala.
- Enpresa Sustapeneko eta Ekonomiaren Garapeneko Zuzend.
- Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
- Lurralde Orekako Zuzend.
- Ekonomiaren Sustapeneko Zuzend.

ERAKUNDE PUBLIKOAK
- HAZI
- ITELAZPI
- SPRI

 

7.Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia. Harremanak.


Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokiaren sorrera, SPRI, HAZI eta ITELAZPI erakundeen babesarekin eta Eusko Jaurlaritzak eta 3 Foru Aldundiek bultzatuta. Industrialdeetako eta populazio guneetako hedapenaren monitorizazioa.


BANDA ZABAL ULTRALASTERRAREN EUSKAL BEHATOKIA


Idazkaritzaren arduradunak:




8. Baldintzak eta definizioak (ESP, Gune Zuriak, Banda Zabal Ultralasterra-NGA, etab.).


Gune zuria


Populazioak honela kategorizatu dira erabilgarri dituzten belaunaldi berriko banda zabaleko edo NGA (Next Generation Access networks, ingelesez) zerbitzuen arabera:



Populazio Entitate Berezia (EINren definizioa)


Populazio Entitate Berezia da udal mugartean bizigarria den edozein gune, berdin biztanleak edukita zein erabat hutsik egon, betiere udal mugartean garbi berezita badago eta izen espezifiko batekin ezagutzen bada, nahasteko aukerarik gabe.


Gune bat bizigarria izango da bertan etxebizitzak baldin badaude eta etxeetan jendea bizi bada, edo etxeak jendea bizitzeko moduan badaude.


Gune bat garbi berezita dagoela esateko, beharrezkoa izango da gune horretan eraikinak eta etxebizitzak lurzoruan ondo identifikatzeko modukoak izatea eta eraikin eta etxebizitza horiek multzoan berezko izen bat edukitzea.


Populazio guneak eta barreiatuak (EINren definizioa)


Populazio Gunea da gutxienez hamar eraikinek osatutako multzoa, haien artean kaleak, plazak eta bideak osatzen dutelarik. Salbuespen moduan, eraikinak 10 baino gutxiago izan daitezke, betiere bertan bizi diren pertsonak 50 baino gehiago badira. Gunean sartzen dira, baita ere, aparte egon arren esandako eraikin multzoaren kanpoko ertzetatik 200 metro baino gutxiagora dauden eraikinak; halere, distantzia hori erabakitzerakoan aparte utzi behar dira industri instalazioak edo instalazio komertzialak, parkeak, lorategiak, kirol guneak, hilerriak, aparkalekuak eta beste batzuk, bai eta ubideak edo zubi bidez gurutzatu daitezkeen errekak ere.


Populazio entitate berezi bateko eraikinak edo etxebizitzak izan arren gunearen kontzeptuan sartu ezin badira, barreiatuaren kontzeptuan sartuko dira.


Populazio entitate berezi batek gune bat baino gehiago eduki ditzake, edo bat ere ez, entitate oso barreiatuta baldin badago.


Etxebizitza bat ere ezin da gune bi ego gehiagoren barruan batera egon, ez eta gune batean eta barreiatu batean batera egon ere.